MUSIKA

Anariren “Zure Aurrekari Penalak” diskoaren epilogo bat

Anari musikari eta taldeak Epilogo bat (Bidehuts) izenburuko lan laburra argitaratu berri du, Zure Aurrekari Penalak (2015, Bidehuts) diskoaren azken hitz gisa.

Izan ere, lan berri honen hazia Zure Aurrekari Penalak diskoaren grabaketan jasotako Epilogoa kantuan erein zen. Anariren hitzetan, lan “misteriotsua” da, era berean, ziklo bat ere ixten du.

Diskoak sei doinu biltzen ditu, bat instrumentala. Hauetan ere hitzek pisu handia daukate, bai eta tempo geldoek ere, aurreko lanean bezala. Diskoaren bigarren zatia, baina, Epilogoa, Autodefinitua eta Piromania kantuen osatzen dutena, biziagoa da, eta gitarren presentziak gora egiten du.

Hala, epilogo hau bere aurrekariaren maila berean edo gorago kokatzen dela esatera ausartzen gara, gordinagoa eta zuzenagoa badelako.

Estudioan ohikoak dituen hainbat lagun izan ditu ondoan Anarik, hala nola, Ruben Garate (eskusoinua) eta Ager Isunza (biolina), bi horien partaidetza nabarmena da; Joaquin Pascualen Hammond organoa edo Beñardo Goietxen ahotsa.

Diskoa Garate Estudioetan grabatu du Martxek Arkarazok eta Anarik eta Karlos Osinagak ekoitzi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button