MUSIKA

Anarik Saran eta Gernikan joko du

Otsailaren 19an Usopop kontrapasa izeneko gaualdia egingo da Saran. Bertan, Euskal Herriko musikariak, Anari (Azkoitia), eta Frantziakoak bilduko dira, Leopold Skin (Clermont-Ferrand, folk-rock amerikarra) eta Piano Chat (Tours, pop-punk-one-man band), hain zuzen ere. Horiez gain, bi disko jartzaile ere izango dira: Martouf eta Cindjrella.

Bestalde, Anarik Gernikako Gaztetxean egin ohi den Kafea eta Galletak ekimenean parte hartuko du otsailaren 12an. Hala, 18:00etan, azkoitiarrak aukeraturiko Nick Cave australiarraren No More Shall We Apart diskoa entzun ahal izango da. Gero, emanaldi akustikoa eskainiko du, 19:00ak bueltan, eta, azkenik, 22:00etan, kontzertu elektrikoa eskainiko du talde guztiarekin Gaztetxeko eszenatokian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button