MUSIKA

Anarik eta Tulsak zabalduko dute 2016ko “Izar & Star” zikloa

Bilboko Izar & Star zikloan parte hartu ohi duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatu ohi dituzte. Ziklo horren baitan hamaika taldek parte hartu dute, askotariko zerrenda luzea osatuz. Bada, 2016ko urtarrilaren 15ean, emanaldi berezia izango da, izan ere, egun horretan Anari eta Tusla musikari gipuzkoarrak arituko dira, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etatik aurrera.

Anari musikari azkoitiarrak Vs. Mi Menor emanaldia egingo du, eta bertan, bere talde eta artista kutunen doinuak aurkeztuko ditu, tartean, Low, Walkabouts, Nick Cave… Tulsak, berriz, Bob Dylanen Highway 61 Revisited lan mitikoa egingo du bere.

Bestalde, etzi, azaroak 26, Izar & Star zikloaren hitzordu berri bat izango da, Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean, 20:30ean: Screamin George & The Hustlers talde bilbotarrak Iggy Pop & The Stoogees taldearen kantuak moldatuko ditu, eta Fastuosos De La Ribera bandak, ostera, Stealers Wheel taldearen azalean sartuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button