ARTEA

Ana Valdivielso pintorearen erakusketa, Iruñean

Ana Valdivielso artista bilbotarrak pintura-erakusketa paratu du Iruñeko Conde Rodezno galerian. Erakusketa zabalik dago martxoaren 2ra arte.

Valdivielsok Arte Ederrak ikasi zituen eta Doktorea da Artearen Historian. Egun, Logroñon bizi da, herri txiki batean, naturaz inguratua; natura, hain zuzen, eragin nabaria da bere obran, inguruan aurkitzen dituen elementuak pintatzen baititu.

Eguneroko elementu horietan edertasuna aurkitzen du artista bilbotarrak. Hala, naturara jotzen du etengabe apaindurarik gabeko obra lortzeko: errama bat, enbor bat… horiek irudikatzeko baliabide primitiboak erabiltzen ditu, tartean, ikatz-ziria eta oihalak.

Conde Rodezno galeriaren arabera, “oihalean trataera bistakoa da, pintura geruzak, orban eta zoriarekin jolastuz. Gero, forma eransten dio arkatzez, akuarelaz…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button