MUSIKA

Ana Currak Paralisis Permanente-ren errepertorioa joko du Gasteizen

Madrilgo Alaska y los Pegamoides (1979-1982) eta Parálisis Permanente (1982-1983) taldeetan aritutako Ana Curra musikariak bigarrenen after-punk kutsuko errepertorioa  joko du zuzenean larunbatean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etik aurrera.

Curra Paralisis Permanenteko buru Eduardo Benaventeren bikotekidea izan zen, zeina auto-ezbehar batean hil zen; kotxea, hain justu, Ana Currak gidatzen zuen. Hala, Paralisis Permanentek sei kontzertu baino ez zituen egin, eta disko bakarra argitaratu, El Acto (Tres Cipreses, 1982); Currak grabazio horretako kantuen erdia konposatu zuen. Taldearen azken singlea ere, Nacidos para dominar (Tres Cipreses 1983), Benaventeren heriotzaren ostean argitaratua, Anak idatzi zuen.

Currak 2011n aurkeztu zuen estreinako Ana Curra presenta El Acto ikuskizuna José Battaglio (gitarra), César Scappa (gitarra), Manolo UVI (baxua) y Rafa Le Doc (bateria) musikarie laguntzarekin. Bihar, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da, Quiero Ser Santa, El Acto edo Adictos A La Lujuria doinuak berreskuratzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button