ARTEA

“Amurrioko Hiribildua” arte sariketarako epea zabalik

Amurrioko Udalak Amurrioko hiribildua XXXIV. arte sariketarako deialdia egin du. Sariketa horretan artelanak aurkezteko epea iraileko lehenengo hamabostaldian izango da zabalik, irailaren 1etik 13ra, eta sariak irailaren 25ean banatuko dira, bertako La Casonan egingo den erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

Sariketan partaide bakoitzak bi artelan original aurkeztu ahal izango ditu, baina ez dira 150 x 150 zentimetro baino handiagoak izango. Teknika eta gaia libreak dira.

Amurrioko Hiribildua XXXIV. arte sariketak 6.500 euro banatuko ditu. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, eta bigarrena 1.500 eurokoa. Horrez gain, 1.000 euroko saria emango zaio amurriar batek egindako lan onenari.

Aukeratutako artelan guztiekin erakusketa bat egingo da La Casona udal erakusketa aretoan, irailaren 25etatik urriaren 23ra bitartean. Hori dela eta, aukeraturiko artelanen katalogo bat argitaratzen bada, eta horretarako bakarrik, parte hartzaile guztiek Amurrioko Udalari euren artelanak erreproduzitzeko baimena emango diote.

Bete beharreko baldintza guztiak: Amurrioko Hiribildua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button