MUSIKA

Amurriock lehiaketaren lehenengo edizioa abian da

Amurriock musika lehiaketaren lehenengo edizioa hasi berri dute. Hala, izena emateko epea atzo zabaldu zen eta epemuga apirilaren 30ean izango da. Bi kategoria daude, Rock/Metal eta Beste estiloak.

Sariak ondokoak izango dira: Lehenengo saria, 700 euro eta Amurrioko jaietan jotzeko aukera; bigarren saria, 200 euro; eta azkenik, sari berezia, Aiaraldeako partaideren bat duen talde onenarentzat. Saria kasu horretan, Live Session bat grabatzea da.

Lehiaketan parte hartzeko, musika taldeek honako baldintzak bete beharko dituzte: diskoetxe batekin kontraturik ez edukitzea, gehienez bi disko izatea, eta aukeratuak izanez gero, bai finalerdietan bai Amurrioko jaietan jotzeko prest izatea, eta azkenik, doinuak originalak izatea.

Lehiaketan bi fase izango dira: “Finalerdietako kontzertuak Burubio Kultur Elkartean izango dira, maiatzak 18 eta ekainak 10 bitarteko asteburuetan. Maila bakoitzeko bi finalerdi izango dira, beraz, orotara lau kontzertu izango dira, bakoitzera hiru talde sailkatuko dira. Finala aste musikalaren baitan izango da, Amurrion, ekainaren 15ean. Bertan, maila bakoitzeko bi talde egongo dira”.

Izena emateko: burubioke.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button