BESTELAKOAK

“Harrapazank” programa berriz martxan

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, antolatzen duen Harrapazank programaren helburua da 8 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzea. Aurtengo ekimenak programazio zabalagoa du udazkenean talentuen eskola eta internet bidezko ginkana eskainita.

Bi ekimenak, Izarren Hautsa talentuen eskola eta Klikazank internet bidezko ginkana, gazte bilbotarrentzat dira. Programa bietan izena emateko epea zabalik dago www.harrapazank.eus  orrialdean. Irailean eman behar da izena eta ekintzak urrian eta azaroan egingo dira.

Izarren Hautsa euren musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak hobetu nahi dituzten 9 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzako eskola da. Urriko eta azaroko zapatu goizetan egingo da Begoñako, San Ignazioko eta Deustuko udaltegietan. Hiru artista ezagun izango dituzte irakasle: Garazi Egiguren, María Rivero eta Itziar Ituño. Euren lanak erakusteko aukera ere izango dute abenduaren 2an, Bilborock-en, Txalofest jaiaren barruan. Gainera, Izarren Hautsako partaideek bideoklipa grabatuko dute, 2018ko Harrapazank programan erakutsiko dena.

Klikazank internet bidezko lehiaketa da, Bilbon bizi diren 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat. Klikazank programaren helburua euskara sare sozialetan eta Interneten erabiltzea da. Irabazleek teknologia berriekin zerikusia duten sariak jasoko dituzte.

Informazio guztia goian jarritako webgune horretan  duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button