Nontzeberri

Amuak eta Lisboako setioak

Aritz Gorrotxategik Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria eskuratu zuen. Sari horrek forma hartu du liburu batean: Amua. Elkar argitaletxeak hala definitu du obra hori: Zortzi urte ziren egileak azken poemarioa publikatu zuenetik, eta honakoan helduagoa suma dezakegu idazlearen ahotsa bere mezuetan, eta biziagoa esateko moduetan. Gaiei dagokienez, bizitzaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digula esan liteke: itsasoak presentzia nabarmena du (bai gure Kantauri itsasoak, bai Mediterraneoak), eta horrekin batera ageri dira maitasuna eta erotismoa, edo arazo eta gatazka sozialak, edo heriotzaren itzala. Estiloari dagokionez, berriz, bereziki zaindu du esaldien erritmoa eta poemen tonua”.

Argitaletxe horrek beste lan bat kaleratu du egunotan: Jose Saramagoren Lisboako Setioaren Historia, Jon Alonsok itzulita. Lanean honakoa kontatzen zaigu: “Raimundo Silva, adinean sartuxea dagoen testu-zuzentzaile lisboarra, mutilzahar metodiko eta bizimodu aspergarria daramana, egun batez, Lisboako setioari buruzko liburu bat zuzentzen ari dela, bere betebeharrari itzuriko zaio eta “bai” jarri behar zuen lekuan “ez” idatziko du. Transgresio txiki horrek Portugaleko Historia aldatzen du, baina baita Raimundo Silvaren beraren historia ere, gizon apal eta grisa zena behingoz bere patuaren subjektu bihurtuko baita, erabakimenaren jabe eta bere geroaren egile. Gizatasunari, historiari, fikzioari eta maitasunari buruzko gogoeta mamitsuez gain, ohargarria da Saramagoren idazkera berezia.”

Exit mobile version