ESZENA

Hasita daude Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Joan den larunbatetik hasita daude Eibarko Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak. Antolatzaileek esan dutenez: “… gure esku dagoen programazio hoberena eskaintzen dizuegu. Bertan aurkituko dituzue kalitate handiko proposamen interesgarriak. Ikuskizun guztiek ikusleen onespena jaso izan dute bere estreinaldi garaitik eta asko oso nekez ikusi ahal daitezke Jardunaldiak bezalako jaialdi batetik kanpo”.

Hala, apirilaren 13ra bitarte, Eibarko Antzerki Jardunaldien XXVII. edizioa luzatuko da. Bertan, askotariko 22 obra ikusi ahalko dira  “Helduendako antzezlanak, umeendako eta familia-giroko ekoizpenak, klasikoen lanak, estatua bizidunen erakustaldia, musika…”.

Euskal taldeei dagokienez,  martxoaren 16an, Karrika Antzerki Taldeak Inungane, sustraiak airean lana taularatuko du; eta Tanttakak, halaber, Mikel Laboaren inguruko Zazpi aldiz elur ikuskizuna eskainiko du, martxoaren 24an. Horrekin batera, Artedramak Hamlet antzeztuko du, apirilaren 10ean.

Horiez gain, bestelako emanaldiak ere izango dira; hala nola, magia-saioak, Magia Potagia (Juan Tamariz); umorezkoak, Que me aspen (Joaquín Reyes); edo zine–emanaldiak (Coriolanus).

Hemen ikusi ahalko duzue egun guztietako programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button