BESTELAKOAK

Amorebieta-Etxanon Mangamore jaialdiaren VII. edizioa

Urriaren 11tik 13ra bitartean egingo da Mangamore jaialdia udalerri bizkaitar honetan, eta hiru egunez, hainbat jarduera egongo da, hala nola, tailerrak, musika eta dantzak, hitzaldiak, Cosplay erakustaldiak, etab.

Lehenengo egunean, urriak 11, manga marrazkiak eta makillaje japoniarra lantzeko tailerrak eskainiko dira, bai eta euskarazko bikoizketarena ere. Musika Eromen taldeak jarriko du.

Larunbatean, urriak 12, gastronomia izango da protagonista. Horrela, pintxo euskal-japoniarrak dastatu ahalko dituzte zornotzarrek eta jaialdian parte hartzera datozenek inguruko tabernetan.

Larunbatean bertan, egun osoan, Akita eta Shiba Inus txakur-arrazen topaketa izango da Zelaieta parkean. Bestalde, Japonen telebista lehiaketa batean irabazle gertatutako Kokeshi taldearen ekitaldia izango da 18:30ean, eta horren ostean, estatuko cosplayer onenen ohiko erakustaldia eskainiko da.

Igandean emango zaio amaiera Mangamore jaialdiari, eta karaokea izango da, karate tailerra eta kimonoen erakustaldia.  Aurtengo jaialdiari lotuta, Estudio 2ko ikasleen erakusketa izango da Zelaietako liburutegian. Mihise gaineko olio teknika erabilita, manga estiloko irudiak egingo dituzte.

Informazio osoa hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button