IKUS-ENTZUN

Amorebieta-Etxanoko “KINE” zineklubaren emanaldiak

Kinerally film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztuko du gaur Amorebieta-Etxanoko KINE Zineklubak, Zelaieta Zentroan, 20:00etatik aurrera. Horrekin batera, zineklubak urriko zine-emanaldien egitaraua ere iragarria du.

Amorebieta-Etxanoko zineklubak jakinarazi duenez, “(Kinerally) irailaren 28tik urriaren 1era luzatuko da metraje laburreko filmen lehiaketa”. Talde parte-hartzaileek larunbatean entregatu beharko dituzte filmak, Zelaieta Zentroan, 20:00ak baino lehen. Igandean, halaber, Zornotza Aretoan,12:00etatik aurrera, rally horretan filmatutako lanak erakutsiko dira, eta sari-banaketa ere egingo da.

Urriko zine-emanaldien harira, zineklubak zinegileen opera primen inguruko zikloa ondu du: urriaren 3an, Verano 1993, (Carla Simón, 2017); 10ean, Pieles (Eduardo Casanova, 2017); No sé decir adiós (Lino Escalera, 2017); eta, azkenik, 24an, Tarde para la ira (Raúl Arevalo, 2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button