ESZENA

Amore eman gabe, eta dantzan

Gasteizeko KaldeArte 2018ren barruan, igandean saio eder bat ikusteko parada egongo da: Haatik Dantza Konpainiaren Lau eme dantza.

Euskara, euskal kultura, eta euskal dantzak konpainiaren nortasunaren oinarriak dira eta estilo ugari lantzen dituen arren, beti bide berriak eta bere sustraien arteko zubia bilatzen saiatzen den taldea da. Gauza bera lortu du Lau eme lanarekin. Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga dira dantzariak, eta Aiert Beobideren zuzendaritzapean landu dute 20 minutuko pieza.

Obraren tituluak dioen moduan lau emakume, “lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe… Dagoeneko ez dira haien seme-alaben eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta baldintzak hobetzen doaz, sufritutako kortse eta jantzi deserosoez aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute… Oraindik, matxismoaren arrastoek gizartean jarraitzen dute emakumeen bizi eta lan baldintzen kalterako. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik, garrasi egin dezagun!

Emakumearen betiko rola aipatzen da, egunsentitik gauera arte lan eginez, etxeaz, familiaz, animaliez eta baratzeaz arduraturik. Eta janzkerak ere bere berezitasunak ditu izan ere, “erabilitako jantziek historiako gertakariak ulertzeko balio dute, horregatik, jantzietan aurkitzen dugu emakumeen borrokaren adierazpide izango den metafora, eta sorkuntza prozesuan kontuan edukiko dugun zutabeetako bat izango da”.

Errimak Oinetan ikuskizunarekin egin zen ezagun taldea, eta Hormek Diote etorri zen gero.  2014an Itsas Lapurrak estreinatu zuten, eta orain dantza kalera aterako dute berriz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button