LITERATURA

Amodiozko Gutunen XX. Lehiaketa Bergaran

Lehiaketa honetan 1997an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake, lan jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak bidaliz. Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. 

Egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna honako helbide honetara bidali beharko dira: Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa, Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g, 20570 Bergara–Gipuzkoa.

Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da, eta sariak honako hauek izango dira: 1. Saria, 500 euro; 2. Saria, 250 euro; Bergarar Sari ematea otsailaren 14an, asteartea, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.

Informazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button