Nontzeberri

Amodioak, ozeanoak eta pentsamendu politikoa

Amodioari, ozeanoei eta pentsamendu politiko afektiboaren sorrerari buruzko saioa antolatu dute irailaren 5ean, 6an eta 7an, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan.

Bulego z/g aretoko lagunengandik informazio interesgarri eta kurioso hau jaso dugu: “Gehiegikeria eman lezake gogoan erabiltzeak animalia bat, bere instintuak erreprimitzea eta beste animalia batzuk edota gizakiak ehizatzeari uztea erabakitzen duena… Hala ere, ideia liluragarria iruditzen zait. Lehoi bat irudikatzen dut junglan, lasai, pentsakor, nostalgia-arrastorik gabe harrapari anker izandako garaiaz. Amets egiten dut lehoi emeekin (benetako ehiztariak direnekin) eta lehoi arrekin dituen elkarrizketez: iraganeko borrokak, bizirik ateratzeko izandako gudak, haginkada doi batek betiko geldiaraziak. Ai! Orain bestelakoa du gozamena, gazelekin solasean emandako orduak… A zer nolako mundua orduko hura…
Orain izan dezagun gogoan aldaketa klimatikoaren kontzeptu berria. Zalantzarik gabe, aldaketa bat dugu aurrean, eta, beraz, kontzeptuak bat egiten du –era positiboan ia– aldaketa kulturalen kate oso batekin, garai berriek ezinbestez ekartzen dituzten aldaketa guztiekin… Hedabideek eta diskurtso sozio-politikoek etengabe darabilte terminoa, kontuan hartu gabe haren izaera eufemistikoa, gizakiaren jarduerak inguruneari eta bizitzari eragiten dion muturreko aldaketa ukatzeko duen era.
Horri jarraiki, saioan, uztartu egingo ditugu artista garaikideek naturaz sortu duten pentsamendua ugaria eta Ingo Niermannen proiektu literarioa eta filmikoa. Proiektu horrek fikzioa hautatzen du, forma berrien zaintzaz eta amodioaren eginkizun sozial berriaz pentsatzeko materiarik egokiena delakoan. Praktika artistikoa legezko eremutzat hartu behar dugu, jokatzeko ditugun moduetan eragiteko moduko teoriak, praktikak eta portaerak garatzeko”.

Aipaturiko aretoan duzue informazio guztia.

Exit mobile version