BERTSOTAN

Amets Arzallus onena Xilabaren lehen saioan

Xilaba Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa Donibane Lohizunen jokatu da joan den asteburuan.  Amets Arzallus, Miren Artetxe, Ramuntxo Christy, Nahia Sasco, Egoitz Zelaia eta Kerman Díaz bertsolariak bildu ziren.

Guztien artean bat nabarmendu zen: Amets Arzallus. Miren Artetxek eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Datorren larunbatean, Müskildiko Posonpesenean izango da bigarren saioa eta ondoren jakingo da nortzuk pasatzen diren finalaurrekoetara. Bertan, Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate, eta Xumai Murua arituko dira.
Saioa 17:00ean hasiko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button