BERTSOTAN

Amets Arzallus eta Julio Soto AEBetan gaur

Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartearen 30. urteurrenean eta bertako II. Bertso Egunean parte hartu zuten joan den astean, eta orain, gaur arratsaldean bertan, AEBtako Stanford-en, beste saio bat egingo dute. Unibertsitateko Euskara Programak Basque troubadors izeneko ekitaldia antolatu du, eta horren barruan izango da saioa.

Ekimena, Bertsolari dokumentalaren trailerrarekin hasiko da, eta ondoren bertsoei eta bat-batekotasunari buruzko mahai-ingurua egingo da; beste hizkuntza batzuetako bat-batekotasun moldeak ere izango dituzte hizpide (Argentinako payadoreak edo Kubako repentistak). Honen ostean, saioa egingo dute Arzallusek eta Sotok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button