IKUS-ENTZUN

Ameriketako zinema independentearen ikonoa

Azkuna Zentroko Zinematekak Christine Vachonen omenezko zinema zikloa egingo du irailaren 13tik abenduaren 20ra bitartean. Christine Vachon Ameriketako zinema independentearen ekoizle garrantzitsuenetako eta konprometituenetako bat izan da.

Christine Vachon (1961) New Yorken jaio zen, eta Pamela Kofflerrekin batera, Killer Films ekoiztetxe mitikoaren sortzailea eta zuzendaria izan da. Ehun film baino gehiago egin ditu eta  horri esker, “ekoizle ausartaren eta talentu berrien aurkitzailearen ospea irabazi du”.
Azken hogei urteotako film independentearen barruan kokatzen dira bere lan asko:  Boys don’t Cry, (1999) transexualitatearen gaia landu zuen lehen film komertzialetako bat; Beti Alice (2014), Velvet Goldmine (1998), Zerutik urrun (2002), Carol (2015), eta abar.

Christine Vachonen sari askoren jabea da, hala nola, Akademiaren Oscarra, Urrezko Globoa, Emmya, Cannes, Venezia eta Sundanceko Zinema Jaialdietako aintzatespenak eta abar.

Abendura bitartean film asko pantailaratuko ditu Azkuna Zentroak. Noiz eta zer ikusi nahi baduzue, hona hemen datak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button