MUSIKA

Kantuzaleak garelako, Kantulagun

Kantulagun Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatu gura duten ekimen berria da, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz. Beste hainbat euskal herritan arrakastaz egiten den legez, lagun arteko giroan kantuaz gozatzeko aukera eman gura diete Durangaldera hurbilduko diren lagunei.

Plateruenatik bidalitako oharrean biziki ongi adierazten da zertan den proposamena: "Euskal kantutegiko ale ezagunak biziberritzeko eta ez hain ezagunak ezagutu, ikasi eta ahogozatzeko modua eskaini gura dugu; tartean, Bizkaiko kantak. Horretarako, gainera, luxuzko kantuzaleak izango ditugu lagun: Xabier Amuriza, Mikel Markez, Josu Zabala, Etxe…lantzean kantari, letragile edo musikari ezagun bat izango da gidari.
Lehenengo saioan ehun lagun inguru batu ginen. Xabier Amurizaren laguntzaz, kantua lagun, arratsalde ederra pasatu genuen. Datorren hitzorduan Josu Zabala izango dugu gurean.
Euskaldunon iruditeria eta ikuskeraren zati handi eta eder bat dago gure kantetan. Kantuzalea izan da euskalduna beti. Horretarako giro aproposaren bila dabilenari, geuk eskainiko diogu modua. Hilean behin, eguenez, batuko gara, kantua lagun!"

Badakizue, otsailaren 24an, osteguna, Josu Zabala & Batbirulau taldearekin, 20:00etan, duzue eztarriak urratzeko hitzordua.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button