ARTEA

“Amama” filmaren inguruko erakusketa, Gasteizen

Asier Altunak zuzendutako Amama filmaren lantaldeak eginiko lanekin osatutako erakusketa paratu dute Gasteizko Montehermoso zentroan. Erakusketa ikusgai dago otsailaren 26ra arte.

Altunaren hitzetan, “baserriak betidanik eragin dit imajinario metaforiko, sinboliko, surrealista, oso indartsua. Eta irudi horiek bozeto edo apunte gisa zirriborratzen joan naiz hainbat koadernotan. Amama pelikula bihurtu da zirriborro guzti horien jolaslekua; irudi guzti horiek narrazio filmikoan modu natural batean txertatzeko modua aurkitu ondoren.” 

Erakusketan bideo eta argazkiak nagusitzen dira, baina pelikulan funtsezkoa den elementu bat ere bada; ohe bat, hain justu, filmeko dekorazio lantaldeko kide Ander Armendarizek eta Toño Ñartek eraikia.

Margolan bat ere txertatu dute erakusketan, filmaren sekuentzia batean agertzen dena: Joxan Iza pintorearen Patxi Hipolito ibilbidea.

Erakusketari buruzko informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button