MUSIKA

Amaia Zubiriak “Nabil” diskoa joko du Bilbon

Amaia Zubiria (Zubieta, Gipuzkoa, 1947) kantariak Nabil (2008, Elkar) lanean bildutako doinuak abestuko ditu bihar, apirilak 11, Bilboko Campos Antzokian, 20:00etan. Zubiria taldearekin arituko da agertokian. Nabil bakarka plazaratu duen azkenaurreko lana da. Bertan, Pascal Gaigne musikariaren (gitarrak, sintetizadoreak, moldaketak eta ekoizpena) laguntzarekin bildutako herri kantuak jasotzen dira.

Emakumeak Campos Antzokian ziklo berriaren estreinako emanaldia izango da kantari gipuzkoarrarena. Programa horren baitan, gainera, beste bi kontzertu iragarri dituzte: maiatzaren 30ean Las Migas, eta ekainaren 13an, Maika Makovski.

Zubietan jaioa, Zubiriak txikitatik izan du harreman estua musikarekin. Zenbait txapelketa eta plazatan erakutsi zuen gaztetan bere ahots iradokitzailea, baina ikus-entzuleek 1977an ezagutu zuten, Haizea taldearen abeslari hasi zenean. Haizea folk eta rock progresiboa egiten zuen, eta bi disko kaleratu zituen: Haizea eta Hontz Gaua. Gero, Haizea-ko kide zen Txomin Artolarekin Folk Lore Sorta osatzen duten 3 diskoak egin zituen. Harrezkeroztik bakarka aritu da, gehienetan, Pascal Gaigne ondoan duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button