LITERATURA

Amaia Telleriak “Haize-lekuak” eleberria aurkeztu du

Alberdania argitaletxeak Amaia Telleriaren Haize-lekuak eleberria aurkeztu du Donostiako Udal Liburutegiko Jarduera Aretoan. Areto horretan itxialdiaren ondoren egiten den lehendabiziko aurkezpen presentziala izan da hori. Garai latz batean kokatutako historia da eleberriak jasotzen duena, eta gerrak eta haren ondorio izugarriek toki propioa dute narrazioan.

Editorea “eleberria arrazoi askorengatik berezia dela” esan du. Alde batetik, “protagonista nagusiaren heziketa sentimentalaren berri ematen du eleberriak, baina hamahiru urteko neskato baserritarrak ez du bakarrik bizimodu berri bat ikusi eta ikasiko, aro berri baten hastapenetan lekuko izatea ere tokatuko zaio Gerra Zibilaren garaian”.

Amaia Telleriaren lanaren inguruan, “sotiltasun landua darabil idazleak kontatzeko, eta inguru itxuraz bare baina sakonean gatazkatsu baten berri jasoko dugu pertsonaien begietatik, alferrikako enfasirik gabe, modu leunean, jende xehearen bizimoduan ohi den bezala. Baina emozioz gainezka beti, hori baita Telleriaren eleberri honetan osagai nagusia: emozioak transmititzeko erraztasun dotorea, bigunkeriarik gabeko zehaztasuna”.

Idazleak aitortu duenez, “ez da Gerra Zibilari buruzko eleberri bat, baizik eta egoera zail horretan aurrera atera beharra daukan familia eta, bereziki, neskato bati buruzkoa”.

Idazle gazteak Errenteria Hiria saria irabazia dauka, eta orain, lehen aldiz, eleberrirako jauzia egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button