ARTEA

Amaia Molinet artistaren “Das Paradies” erakusketa, La Taller galerian

Joan den barikuan, martxoak 22, Bilboko La Taller galerian, Amaia Molinet artista nafarraren Das Paradies erakusketa inauguratu zen. Das Paradies apirilaren 11 arte egongo da ikusgai.

Molinetek argazkigintza hedatuan garatzen ditu bere artelanak. Bere obretan, “lurraldearen esplorazioen eta paisaiaren aspektu sinbolikoen balioa nabarmentzen saiatzen da”. Das Paradies Alpeetako paisaien argazkiez osatuta dago. Paisaia horiek, Coranaren deskribapenen arabera, paradisua islatzen duten elementuak dituzte: gailur elurtuak, errekak lorategiak zeharkatzen, aintzira handiak, zaldi zuriak…
Proiektuaren lehenengo zatia Austriako Alpeetan garatu da, Zell am See eta Kaprum izeneko herrietan. Herri hauetara, turista arabiar asko etortzen dira. Honez gain, Das Paradiesek, lurralde horretan bizi izandako esperientziaren berreraikitze sentsiblea proposatzen du. Gero lurraldearekiko bizipen horiek euskarri eta elementu fisikoetan gauzatzen ditu.

Amaia Molinet (1988) Lodosakoa da. Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte ederretan lizentziatua da eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan Masterra dauka. Laguntza eta sari ezberdinak lortu ditu: Eremuak (2017), INJUVE (2016-2017), BilbaoArte Fundaziokoa (2015-2016), Nafarroako Gobernukoa (2016), Eusko Jaurlaritzarena (2018) eta Bizkaiko Foru Aldundiarena (2018-2019). Erresidentzia programetan ere egon da. Molinenek banakako erakusketak egin ditu  BilbaoArte Fundazioan (Mugak, 2016) eta Bilboko Arkeologi Museoan (Future Fossils, 2018) eta Buenos Aireseko San Martin Zentru Kulturalean (2018). Bere azkeneko banakako erakusketa Basauriko Torre Arizen izan da Barraskilo bat asfaltoan (2019).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button