ARTEA

Amaia Graciaren “Ezerk ere ez luke huts egin behar” erakusketa ikusgai, Iruñeko Ziudadelan

Ziudadelako Bolborategiak  Amaia Gracia artistaren Ezerk ere ez luke huts egin behar erakusketaren ateak zabaldu ditu, eta urtarrilaren 5era bitartean, ikusgai egongo da bertan.

Erakusketak sormen-prozesuaren materialtasunaz hitz egiten du. Obra baten eraikuntza-prozesua osatzen duen zeregina da bere lan honek azpimarratzen duena, prozesuan emandako denbora hori obra bihurtzen den arte.

Amaiak zurgin-kola zuria txikitan eskuetan itsasten zuen bezala zabaltzen du azalera handi baten gainean, eta tolesdurak, azal bat balitz bezala, formei eransten dizkie. Era honetan, soken bidez korapilatu eta ehundutako sare formarekin egindako pieza-multzo bat aurkezten du.

Artista plastikoak atzera egiten du bere biografian eta bere lan-prozesuak inguru hurbilenean, “pentsatzen,birpentsatzen, berregiten eta  berrerabiltzen ditu”, erakusketako arduradunek azaldu dutenez. Hartara, “Amaiak temaz egiten du lan artefaktuak egin eta osatzeko erabiltzen dituen prozesu eta material horien guztien esanahiaren gainean”.

Amaia Gracia (Iruña, 1985) Bilbon bizi den artista plastikoa da. Banaka eta taldeko erakusketak egin izan ditu, Rekalde aretoan (Bilbo), Bilboko Guggenheim museoan, CDAN-en (Huesca), BilbaoArte Fundazioan eta Iruñeko Ziudadelan, batzuen artean. Jaso dituen sarien artean azpimarratu, Iruñeko Artista Gazteak Saria, Ertibil (Bizkaia) eta Topaketak (Nafarroa), beste batzuen artean.

Erakusketaren informazio osoa duzue, iruñakulturada web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button