LITERATURA

“Poematika”, gazteentzako ahozko poesiaren tailerren zikloa

Bilboko Udalak Ideiak Martxan ekimenaren barruan Poematika programaren lehenengo edizioa jarri du abian. Ekimena gazteentzako ahozko poesiaren tailerren zikloa da eta urriaren 6an, azaroaren 18an eta abenduaren 9an burutuko dira.

Spoken Word Bilbao elkarteak koordinatuta, tailer trinko hauek 16 urtetik 35era bitarteko gazteentzat sortu dira eta La Matriz Espazioan egingo dira.
Urriaren 6an, Monica Caldeiro izango da tailer teorikoa eta praktikoa emango duena, “Beat Belaunaldiaren eraginpean finkatutako anglosaxoien Spoken Word deritzonaren sustrai historiko eta literariora hurbiltzeko. Estatu Batuetako XX. mendeko ahozko literaturaren jatorriari buruzko sarrera laburra eta, ondoren, Spoken Word gauzatu zuten poetiken bilakaera jorratuko du. Horrez gain, idazteko eta errezitatzeko ariketak egingo dira kontenplaziozko praktika poetikotik”.

Azaroaren 18an, Victor Lopez da “barruko mundua eta adimen eta sormen poetikoa uztartzetik abiatutako poesiaren eta edertasunaren esperientzia biziarazteko tailerra” eskainiko du.
Azkenik, abenduaren 9an, David Trashumantek poesiaren kontzeptu tradizionala gainditu eta ekintza poetikoren testu idatziaz jardungo du (bideopoesia, ziberpoesia, poesia eszenikoa…)

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button