MUSIKA

Highlights, Mobydick eta Estankona, “Lemoakustikfest2017” jaialdian

Maiatzaren 20an egingo da Lemoakustikfest jaialdia, Lemoako hainbat tokitan; talde eta artista guztiak akustikoan arituko dira.

Hala, Highlights Arrigorriagako hard-rock banda ahaltsua izango da kartel-buru. Laukoteak gaztetxean joko du, 22:00etatik aurrera.

Lehenengo kontzertua, baina, 11:00etan izango da, Liburutegian; bertan, Karla Imbert arituko da. 12:30ean, Eskolako aterpean, Hotel Valmont taldeak joko du. 14:00etan, Kulturguneko kantxan, Maria Rivero arituko da.

Arratsaldeko lehen kontzertua 17:00etan hasiko da, Batzokian, Margo Cilker musikariaren eskutik. 18:00etan, Estankonak joko du Kresalan eta 19:00etan, Mobydick Atxetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button