ARTEA

Irun Hiria Argazki Lehiaketa

Aurtengo Irun Hiria Argazki Lehiaketa bere XXX. ediziora iritsiko da. Irungo Argazki Elkarteak antolatuta, nahi duen afizionatu orok parte ahal izango du.

Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan, muntatu gabe eta edozein teknika erabilita onartuko dira. Egile bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako batek, gutxienez, Irun izango du gaitzat. Neurria 20X30 cm izango da.
Argazki bakoitzaren atzealdean gaia eta egilearen datu pertsonalak eta telefono zenbakia agertuko dira.

Lanak aurkezteko epea, ekainaren 15eko arratsaldeko 20:00 ordu arte izango da.

Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 20an izango da, 19.30etan AFI-IAEko aretoan, eta ekainaren 24ra arte iraungo da, 19:00etatik 21:00etara. Eta sari banaketa areto berean egingo da ekainaren 24an, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button