ARTEA

Alzheimer-ari buruzko argazki-erakusketa paratu du Ione Ateneak Iruñean

Ione Atenea Lameirok (Iruñea, 1985) bere aitona Pedrok jasandako Alzheimer gaixotasunaren inguruan ardazten den 24/07 izenburuko argazki-proiektua paratu du Iruñeko Ziudadelan.

Erakusketak 46 irudi biltzen ditu, bai eta biniloekin ondutako hiru panel ere, egitasmoa azaltzen duten testuak jasotzen dituztenak. Erakusketa zabalik dago 2016ko urtarrilaren 10era arte.

Erakusketa lau irudi-multzok osatzen dute: batetik, gaixotasunaren eta heriotzaren prozesua jasotzen duten argazkiak daude; bigarrenik, familiako argazki zaharrak biltzen dituena; hirugarrenik, aitonaren testuekin eta txartel formatuko argazkiekin ondua; eta, azkenik, aitonaren heriotzaren lehenengo urteurrena bitarte Ionek egindako paisaia-argazkiak.

Lau argazki-atal horiek elkarri lotuta daude, bi norabideko bidea josiz: narrazio batzuek aurrera egiten dute kronologikoki (albumeko argazki zaharrek, paisaiek eta erretratuek); beste batzuek, berriz, alderantzizko bidea egiten dute (aitonaren testuek eta argazki dokumentalek).

Argazkilari nafarrak irudien tamainekin jolastu nahi izan du, argazki bakoitzean ikuslearekin behar duen harremana sortzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button