IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezkoen arloko emakume sortzaileak, “Emakumeak-On” topaketetan

Bilboko Udalak eta Floston Kultur Elkarteak sustatzen duten Emakumeak-On ekimenaren bigarren edizioa izango da gaur eta bihar, urtarrilaren 30ean eta 31, hain zuzen. Horren xedea du emakumeek ikus-entzunezkoen sektorean betetzen duten zeregina eta egiten duten lana agerira ekartzea eta gogoeta egitea.

Bilboko Udalak bultzaturiko Ideiak Martxan deialdiaren eskutik etorri da emakume sortzaileen lana ikusgai jarri nahi duen ekimen hau. Ideiak Martxan Bilboko Udalak sustatutako gazteentzako programa da, eta bere helburua da gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea Udalaren programazioan.

Bilborocken izango da, arratsaldeetan, eta mahai-inguruak, proiekzioak, umorezko bakarrizketak, musikaz lagundutako ipuinak, playback-lehiaketa eta networking-Dj musika-saio bat izango dira, besteak beste.

Eztabaidatuko diren gaiak honakoak dituzue: Emakumeak ekintzazko zineman – Otsoen Lurraldean (Sofia Zalliok eta Ane Lindanek parte hartuko dute); Emakumeen egoera gaur egun ikus-entzunezkoen eremuan (Izaskun Arandia, Iera Díaz eta Rose of Dollsek parte hartuko dute); Gutarrak: webseriea (Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde). Horiez gain, Gakian youtuberrak eta Erika Likete komedianteak, arituko dira. Playback lehiaketa bat ere izango da: Erasmus feminist Playback contest izenekoa, eta networking + music DJ saio bat ere bai, Koala Rabiosok eta Naty Penadasen eskutik, eta eurek emango diete amaiera jardunaldiei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button