ARTEA

Alvaro Ledesmaren erakusketa, Emily`s Nook Galerian

Alvaro Ledesmak (1975, Donostia) diziplina asko jorratzen dituen artista da. Oraingoan, eskulturak, pinturak eta argazkiak paratu ditu Donostiako Emily`s Nook Galerian; artelanok ikusgai daude ekainaren 15era bitarte.

Alvaro Ledesma (1975, Donostia) diziplina artistiko ugari jorratu dituen sortzailea da, baina batez ere eskulturaren arloan gauzatu du bere jarduna hainbat material erabiliz: burdina, soka, buztina, imanak, ikatza… Hala, takoidun emakumezko zapatak, burdinazko eskulturak bihurtzen ditu, iradokitzaileak…

Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du (antzezlanak, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak…) eta parte hartze esperimentalak egin ditu argazkigintza, pintura edo bideogintzan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button