Nontzeberri

Aluminiozko proposamenak Aitor Ruiz de Eginoren eskutik Zarautzen

Aitor Ruiz de Eginok aluminiozko proposamen artistikoak jarri ditu Zarauzko Ispilu galerian, aluminiozko 10 eskultura berri eta aluminioan margotutako 15 koadro, hain zuzen. "Forma liriko, misteriotsu, eta bizidunak egiten saiatzen naiz", esan du artistak.

1971 urtean jaio zen artista hau Enpresan Diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Masterra dauka Bitarteko Kulturalen Kudeaketan Deustuko Unibertsitatean. Iaz hiru erakusketa indibidual egin zituen: Saint Jean Pied de Port-eko Josette Dacosta galerian; Hernaniko Kultur Etxean, eta Donostiako Bigara eta Vitran. Nabarmentzeko ere bada aurten Arabar Errioxan kokaturik dauden Fernandez De Pierola upategietan eginiko erakusketa.



Nontzeberri

Exit mobile version