MUSIKA

“Altzata Rock”eta “Oarsoinua” jaialdiak, asteburuan Donostian eta Errenterian

Musika proposamen bikoitza dugu asteburu honetan azaroa musikaz blai agurtzeko:  Altzata Rock Euskaraz eta  Oarsoinua jaialdia.

Donostiako Larratxo kultur etxean izango da lehena, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, eta bertan izango dira Serge, Izaki Gardenak, Onki Xin  eta Sega Sound Killers taldeak.

Eraso! eta Osso taldeetan aritu ostean,  Sergio Ruiz G-Txabarrik abeslari eta musikariak Serge (Zarautz, 1975) aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua sortu eta mamitu du, baita lehen lana kaleratu ere: Enarak itzuli dira. Pop estiloan, bide intimista eta akustikoa hartu du oraingoan Sergek, Gari Berasaluzeren poemak musikatuz. Izaki Gardenak (Gasteiz, 2012) taldeak aldiz, pop-rock estilotik gehiago du, Jon Basagurenek sortutako konposizio eta abestiekin. 2018ko azaroan, Dena Oskol, diskoa kaleratu eta geroztik, agertokiz-agertoki ibili da disko berriarekin zuzenekoak ematen.

Onki Xin (Zizurkil, Irun) 2018an sorturiko rock elektroniko estiloko taldea dugu. Zigor DZk eta Fer Apoak martxan jarritako proiektua da, eta Jon Ader Artola baterian eta Beñat Atorrasagasti gitarran dituzte ondoan. “Onki Xin ez da fusioa; aitzitik, interpretazio eta sintesia da. Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia. Onki Xin da dantza eta dantzaren musika”, dio taldeak. Jaialdi honetan, bere azken diskoa aurkeztuko du: After-Egon (2019), lau kantuz osatu duten lan berria, izan ere.
Eta Sega Sound Killers taldeak, elektronika doinuekin, ikuskizuna eta eszenaratzea oso ondo zaintzen duen taldea da, Iñaki Altolagirre Matxet,  Eneko Larrañaga, Eneko Lusar  eta Ektz DJ taldeko kideak, rock taldeetan ibili badira ere.

Eta bigarren musika proposamena, Errenteriko Oarsoinua jaialdia duzue, Niessen Kulturgunean arratsaldeko 19:45etatik aurrera. Kontzertuko kartela Ira, Revolta Permanent, Legen Beltza eta Holy Nuns taldeek osatzen dute.

Ira taldea (Madril), Elvirus, Sátira, Medea eta Raissa lau neskek osatutako banda da.  IRAren aurkezpen-txartela, “Mantendu patriarcal” abestia eta bideoklipa izan zen, 2017ko udaberrian denen ahotan jarri ziren. “Emakumeen rap” etiketari  uko egin diote, eta 2018an atera zuten  azken singlean (Rap Save The Queen) dioten moduan: “Hau rap-a da, ez da emakumezkoen rapa, hau rap-a da, nahiz eta izorratu tentela!”.

Revolta Permanent taldea bere laugarren diskoa (Lobotomiak, 2019) aurkeztuko du. Bere  musikak bi oinarri nagusi ditu: rapa, hitzen tresna komunikatzailea; eta musika elektronikoaren erabilera zabala, gaurko teknologiarekin eraikitako soinu eta melodiak. Elektronika garaikidearekin batera musika industrialak elektronikarekin topo egin zuteneko hamaika eragin daude Revolta Permanent taldearen  disko berrian. Letrak aldiz, sutsu eta engaiatuak dira, iraultzarako garrasia.

Legen Beltza azpeitiar taldea aldiz, estatuko azken thrash loraldiaren parte izan ziren eta 2016tik, thrash metal doinuekin zuzenekoak ematen dabil. Hamabost urte inguruko ibilbidea bete berri dute, lau disko atera dituzte, eta  itzuleratik lan berririk atera ez badute ere,  baina zuzeneko indartsuak emateko sasoia mantentzen dutela erakusten ari dira oholtza gainean.

Eta Holy Nuns  taldea, hirukote punkrockeroa  osatzen dute.  Hala ere, garaje , baxu eta bateria base onak, gitarra indartsuak eta ahots melodikoa baina narratza dira bere ezaugarriak.

Lau abestiz osatutako Ep-a dute kaleratua, eta hainbat zuzeneko emandakoak ere eskaini dituzte. Azken aldian ez dute gehiegi jotzen zuzenean, aukera ezin hobea dugu biharkoa bere errepertorioa osatzen duen kanta berriak dastatzeko.

Gonbidapena luzatuta beraz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu