BERTSOTAN

Altzako Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bizarrain elkarteak Altzako VIII. Bertsopaper Lehiaketa antolatu du, Altzania eta Altzako Bertsozaleak elkarteen laguntzarekin. Lanak aurkezteko epea apirilaren 15era arte izango da zabalik.

Parte hatu nahi baduzue, jakin behar duzue gaia eta neurria libreak direla, eta  sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso izan behar dituela. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira.
Lanak Bizarrain Euskara Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira: Bizarrain Euskara Elkartea, Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza.

Irabazleak tableta digital bat eskuratuko du, eta gainera Altzako produktuen otarra, eta bertako bizilagun bertsolari onenari otarra eta Lau Haizetara eskultura emango dizkiote apirilaren 21an, Altzako XVIII. Bertso Asteko bertso bazkarian.

Deialdia kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button