ARTEA

Altzairuzko oihala

Zarautzeko Photomuseum aretoan erakusketa berri bat abiatuko dute bihar bertan. Talde erakusketa bai izango da eta gaia: Altzairuzko oihala.

Bihartik aurrera Altzairuzko oihala izenburupean, Sobietar Batasuneko zuri-beltzeko irudiak ikus daitezke Zarautzeko Photomuseum aretoan. Otsailaren 27ra bitartean zabalik izango da erakusketa.

Sobietar Batasuneko tradizio fotografikoak izen ospetsuak eman dizkio argazkigintzari. Argazkilaritzan aritzea ekintza artistikoen artean herrikoienetariko bat izan da beti. Horrela ekoizpen izugarri honek sobietar argazkilariak euren mugetatik kanpo antolatutako saloi eta lehiaketetan parte hartzera bultzatu zituen. Erakusketa hau horren adibidea da, argazki hauek Iruñeko Nazioarteko San Fermin Saloian plazaratutakoak baitira.

Photomuseum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button