ESZENA

“Artistak Egoitzan” programak sei proiektu eszeniko bultzatuko ditu

Bilboko Udalak Artistak Egoitzan programaren XIV. edizioan deialdi berri bat jarri du abian. Parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek apirilaren 4ra arte dute zabalik proposamenak aurkezteko epea. BilbaoEszenak sei arte-proiektu aukeratuko ditu gehienez.

Artistak Egoitzan programaren helburu nagusia laguntza ematea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten banakako arte-erakunde edo artista guztiei. Hortaz, ekimenak proposamen eszenikoak sortu, ikertu eta zabaldu nahi ditu.
Bi laguntza mota bereizten ditu: batetik, hasierako fasean dauden 2.000 euroko proiektuetarako, eta, bestetik, garatzeko fasean dauden 4.000 euroko proiektuetarako.

“Aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, gehienez ere 25 eguneko iraupena izango duten egoitzak hiriko eremu eszenikoetan garatuko dira, ahal bada uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Gainera, hautatutako pertsona edo konpainiek beren sormen-prozesuak aurkezteko aukera izango dute publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean, bai Bilbao Antzerki Dantza (BAD) Jaialdiaren hurrengo edizioaren esparruan, bai Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailaren beste programa batzuen barruan.”

Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD jaialdiaren web orrian aurkituko dute informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button