BESTELAKOAK

Sopela Kosta Fest jaialdia

Irailaren 24tik 28ra arte, natura, surfa eta musika batuko ditu Sopela Kosta Fest jaialdi berri eta diziplina anitzekoak.

Lehenik, naturaren babesa indartu nahi da, izan ere, azken hilabeteotan, Sopelan hainbat ekimen burutu dira jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, eta horri bultzada emate aldera, jaialdian naturaren babesa aldarrikatuko da, tailer eta ekimen ezberdinen bidez.

Bigarrenik, surfa ere protagonista izango da. Surfarekin lotutako hainbat txapelketa eta tailer antolatuko dira data horietan, Sopelak surfaren munduan duen izena indartzeko asmoz.

Azkenik, Sopela munduan, mundua Sopelan jaialdiaren barruan, hainbat kultur jarduera programatuko dira (antzerkia, zinema, erakusketak…).
Musikak leku berezia izango du jaialdian, eta udaletxe plazan jarriko den karparen barruan, lehen mailako taldeak elkartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button