LITERATURA

“Alsina”, “Freeport” eta “Gezurren basoa” lan berriak kalean

Horiexek dira azken egunotan Elkar argitaletxeak argitaratu dituen lan berrien tituluak.
Alsina Xabier Mendiguren idazlearen azken obra da. Liburuan 1980 hondarrean, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena emakume baten istorioa kontatzen da. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. “Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak”.

Ander Odriozolak Freeport lana idatzi du. Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.

Hirugarren lana Gezurraren basoa da, Alberto Ladronek idatzia. Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu