MUSIKA

Alos Quartet laukoteak “Lau” izeneko lana plazaratu du

Alos Quartet laukoteak bere lan berria aurkeztu du gaur goizean: Lau. Taldeak bere XX. urteurrena betetzen du aurten, eta ospakizun horren ardatza izango da konposizio berriz osatutako disko berria.

Grabaketan bere ibilbidean lagun izan dituen hainbat kolaboratzaileren parte-hartzea izan da, hala nola, Oreka TX, Izaro, Iñigo Egia, Juan Carlos Cambas piano-jole argentinarra, Aitor Etxabarria, Ivan Alzate, Enrike Solinis, eta beste hainbat.

Udazkenerako Alos Quartet 20 Urte emanaldi sorta berezia prestatzen ari da taldea, urteurrena modu berezian ospatzeko. Donostiako Victoria Eugenian eta Gasteizko Principal Antzokian izango dira, besteak beste.
Lau
zuzeneko ikuskizun berria ere izango da eta formatu horren barruan, Alos Quarteten musika eta dantza garaikidea uztartuko dira Amaia Elizaran konpainiaren eskutik.

Laster hasiko den Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren barruan ere arituko da taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button