ARTEA

Alicia Martin artistaren “Endogamia”

Endogamia kontzeptuari kontrajarriz, Alicia Martinek (Madrid, 1964) proposamen estetikoen adierazpen gisa jokatzen duen irudiaren inguruan erlazionatzen diren bi serie inauguratuko ditu bihar, Bilboko Marzana gunean.

Hala, bi serie horiek Endogamia izenburupean bildu ditu, eta apirilaren 20ra arte izango dira ikusgai. Retratodeartista (2016)  eta Inbreeding (2011) dira erakusketa osatzen duten bi serieak.

Retratodeartista (2016)  marrazki sorta bat da, collagetik gertu dagoena, arte garaikideari buruzko aldizkariekin egina. Kolpeka plegatzen ditu Martinek aldizkariak. Horrekin batera, orriak estutu egiten ditu, bolumen trinkoa lortzeko. Arkatza ere erabiltzen du. “Metaketa hori, irudikapenen irudikapena da, erretratuen erretratua”.

Inbreeding (2011), bestalde, argazki serie bati lotutako lana da. Garai eta diziplina askotako artisten katalogoekin moldatutako eskultura bati egindako argazkiak dira. Zoriz gertatutako harremanak esanahiez bete nahi ditu artistak, kasu honetan.

Erakusketa hau Madrilen ere izan da, Archivo 113. Museo Lazaro Galdianon, hain justu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button