IKUS-ENTZUN

Alhóndigabilbaon Nafa Film Festival Jaialdia

AlhóndigaBilbaon, zine etnografikoari buruzko Europako jaialdirik zaharrena, Nafa Film Festival, garatzen ari da egunotan, urriaren 9tik 13ra. Zine antropologikoaren elkarte eskandinaviarrak sustatuta, jaialdi ibiltaria da eta urtero Europako hiri batean egiten da.

Jaialdiarekin batera, goizez, UPV/EHUko HAU taldeak koordinatutako Izaera eta patua: zine etnografikoaren eta dokumental garaikidearen inguruko hausnarketak sinposioa egiten ari da. Bertan, artea, soziologia, ikus-entzunezko komunikazioa edo antropologia bezalako diziplinetako ikerlariak aritu dira.

Jaialdiko gonbidatuak honakoak izango dira: Catherine Russel, zine-irakaslea eta Experimental ethnography saiakeraren egilea, eta J.P. Sniadecki, Demolition (2008), Foreign parts (2010) edota People’s Park (2012) bezalako filmak egin dituen zinemagile antropologoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu