BERTSOTAN

Algortako Bertsolari Eskolako urte akaberako gala prest

Abenduaren 22an, 19:00etan hasita, eta Getxoko Igeretxe jatetxean, urte honetako Albe Gala egingo dute. Bertan, ALBEk urtean zehar egindako ekitaldi nagusien berrikusketa egin ohi da iruditan, eta ondoren, eskolak sortutako sariak banatzen dira, izan Ahobi Sariak, izan Balendin Enbeita bertsopaper-lehiaketarenak.

Aurten Urrezko Ahobia bertsolari bati emango zaio, bertsogintzan izandako ibilbideagatik, eta aurten Imanol Lazkano bertsolariari emango zaio. “Azpeiti aldeko bertsolari beterano honek ibilbide luzea eta oparoa du, eta plazan kantari gozatu eta gozarazten izan duten bertsolarien sailekoa dugu”.

Albe 2018 galan, Urrezko Ahobia Imanol Lazkanori emateaz gain, beste zenbait ekitalditxo izango dira, kasurako, musika, dantza, bideo emanaldia, koktela eta, jakina, bertso-saio erakargarri bat. Saio horretan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso arituko dira Beñat Vidalen esanetara, azken hau gai-jartzaile lana egingo baitu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button