IKUS-ENTZUN

Alfred Hitchcocken talentua, San Telmo museoan

Hitchcock, suspensetik harago  izeneko erakusketa abiatu dute San Telmo museoan, urriaren 1era arte.

Donostia Kulturaren arabera, “erakusketa honek Alfred Hitchcocken talentua erakusten du, XX. mendeko sortzaile jenialenetako bat; pertsona baliogarriez inguratzen jakin zuen eta garaiko intelektualak inspiratu zituen, ez zinema alorrean bakarrik, baita ere, modan, arkitekturan, masa kulturan eta artean”.

Bere bizitza eta pelikula ezagunenak errepasatzeko xedez, erakusketa bost atal handitan dago antolatuta: Sarrera bat; Hitchcock ukitua; Emakumeak eta gizonak; Hitchcock eta bere garaia, artea eta arkitektura, eta Tramaren ifrentzua: itxurak eta trikimailuak. Eta atal horietan “fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard delakoak, dekoratuen, jantzien eta ile-orrazkeren zirriborroak, kartelak, argazkiak, aldizkariak eta soinekoak” erakusten dira.

Erakusketarekin batera San Telmo Museoak jarduera sorta antolatu du zinemarekin eta suspensearekin lotuta, eta horren ondorioz, film dezente ikusteko abagunean izango da.
Hala, uztailaren 4an, Spellbound filma pantailaratuko da; uztailaren 11n, Rebecca; 18an, Vertigo; 29an, The Birds; eta abuztuaren 26an, Psycho famatua.

Xehetasun guztiak, museoaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button