ARTEA

Inguruko istorioa definitzeko saiakera

Martxoaren 24era arte Zarautzeko Photomuseum Argazki & Zinema Museoan, Ramon Siscart argazkilariaren Zuria izeneko erakusketa paratu da.

Artistak berak azaldu du zertan den proiektu hau: “Deshabititar izeneko seriean, etxe bateko jabeak hil ondorenean bertako objektuak erabili nituen bizitzan zehar pilatu genuenari buruzko hausnarketak egiteko, eta orduan, irudi iradokitzaileak sortu ziren, dekadentziaren berezko dotorezia horrekin.
Gizakiak bizitza errazagoa eta atseginagoa egiten dioten gauzak ditu eta betidanik jasotzen ditu. Garai bakoitza desberdina da. Kontsumo-gizartean denboran izandako bilakaera, modak, korronteak, joerak eta abar aipatu nituen. Pandemia garaian eta berrogeialdiko itxialdi behartuan, Zuria agertu zen, lehenik eta behin Días de Cuarentena foto-liburu gisa, uda hartan bertan aurkeztua, eguna eta gaua aurrez aurre zirela. Kolore zuriak eguna irudikatzen zuen. Bertan, aspalditik neu inguratzen nauten hainbat irudi biltzen nituen, urte asko nirekin zeramatzaten eta kasu horretan nire oraingo garaia definitzen zuten objektuak erabiliz.
Pixkanaka, Zuria lanak nortasun propioa hartu zuen eta proiektu indibidual gisa sortu zen.
Serie honetan, begiratzeko modua eta hausnarketa aldatzen dira, baina, oro har, horiek behatzeak sortzen dizkidan bizipenen eta sentsazioen bidez sortzen dira, batzuetan ikusmen-harriduragatik eta beste batzuetan, berriz, inguruko istorioa definitzen saiatzeagatik.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button