MUSIKA

Fanfare Du Belgistanen jazz ijitoa entzuteko aukera Bizkaiko zenbait herritan

Fanfare Du Belgistan fanfarrean Balkanetako doinu ijitoak, Ipar Afrikako perkusioak, jazz inprobisazioak, Arabiako doinuak eta Afrobeat-a uztartzen dira. Zazpi lagun biltzen dira taldean, horietatik bostek saxofoia, tronpeta eta "sousafoia" jotzen dute eta beste bik derbouka, karkaba eta guembri (Marokoko Gnawa herriko laud baxua, hiru hari dituena) perkusio tresnak jotzen dituzte. Jazz ijitoa da Fanfare Du Belgistanen proposamena.

Hona hemen datak: hilaren 17an Basaurin (Social antzokia. 20:00etan); 18an Amorebietan (Zelaieta zentroa. 20:30ean); 19an Leioan (Cafe Ambigu-Kultur Leioa. 22:00etan); eta 20an Ermuan (Lobiano kultur etxea. 20:00etan).

Belgistango fanfarreak urteak eman ditu bere dohainak kalean, jaialdietan eta festetan erakusten. Talde honek, hasieran, orain dela zortzi bat urte, balkaniar kutsuko errepertorioak uztartzen zituen turkiar, bulgariar, errumaniar eta ijito moldeko pasarte tradizionalekin. Azken urteetan, berriz, bere soinuak gehiago zabaldu ditu. Hala, hiru urte luzeetan Barbackeko Ogroak taldeari lagundu dio hark egindako biran. Halaber, Belgistan taldeko musikariek Nery abeslariarekin bat egin zuten 2006an Matthieu Chedidek abeslariari eginiko albuma osatzeko.
Belgistango fanfarreak berezko dituen lanez gainera, pop taldeetan (Applause), elektro-ikus-entzunezko esperimentaletan (Stairplex) eta berriki Parisen entzundako Black Light Orchestra harrigarrian ere ikusi izan ditugu musikari ausart hauek.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button