ARTEA

Alfonso Berridiren lan grafikoa, Donostiako Arteko galerian

Alfonso Berridiren (Donostia 1958-Madrid 2013) lan grafikoa biltzen du Donostiako Arteko galeriak oraintsu inauguratu duen  Gezur faltsuetan izenburuko erakusketak. “ (Lanok) paradoxa zirraragarriak agertzen dituzte: egunerokotik antzeztutakora, ortzimugatik hutsunera, isiltasunetik keinuetara…”. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 5era arte.

Berridik 2000 urteko lehen hamarkadan abiatu zuen ilustratzaile lana, nahiz eta bera izatez, eskultorea izan. Hala, donostiarrak ilustrazioa gerturatu zuen bere ohiko jardunera, eskulturara, alegia.

Bere ilustrazioetan, errealitate politiko eta etikoaren inguruko gogoetak biltzen zituen, irudien bidez. Kolorea eta siluetak dira ilustrazio horien ezaugarri nagusiak.

Horrekin batera, azarotik aurrera, Koldo Mitxelenak kultur zentroak eskultore donostiarraren eskultura garrantzitsuenekin ondutako erakusketa abiatuko du.

Informazio gehiago: artekogaleria.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu