MUSIKA

Alemania eta Frantziako noise-jazz taldeak Getarian

Larunbatean, hilak 9, atzerriko bi taldek joko dute Getariako gaztetxean: Don Vito (Leipzig, Alemania) eta Pneu (Tours, Frantzia). Biak ala biak jazzaren eta zarataren (noise) eremuetan mugitzen dira. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Hilaren 17an, berriz, Getariako gaztetxetik hardcore basatia jorratzen duten hiru talde igaroko dira: Looking for an Answer (Grindcore, Madrid); RAS (Grindcore, Tolosa), eta Ira Et Decessus (Hardcore Punk, Pasaia). Emanaldi hau ere 18:00etan hasiko da.

Amaitzeko, hilaren 22an, baina oraingoan Herralde Tabernan, Above The Tree songwriter italiarrak joko du. Musikari honek blues eta folk esperimentala egiten omen du (ikusi beheko bideoa). Kontzertu hau 22:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button