BERTSOTAN

“Aldatzea komeni” talderik onena, Bardoen finalean

Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatu zen joan den asteburuan 2018ko Bardoen finala. Hantxe, Leitzako Aldatzea komeni, Baztan eta Malerrekako Addams familia, eta Lesakako Unibertsolariak taldeak juntatu ziren.

Otsailaren 2an abiatu zen 2018ko Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoaren irabazlea Leitzako taldea izan zen, eta berarentzat izan da sari nagusia.

Saioan hiru talde, eta guztira, hamabi bertsolari kantuan, eta talde bakoitzeko kide banak bete zituen gai-jartzaile zereginak. Azkenean, publikoko 20 lagunen eta Bardoetan parte hartu duten talde bakoitzeko kide banaren puntuak zenbatuta, Leitzako Aldatzea komeni taldea izendatu zuten 2018ko Bardoetako txapeldun. Euskal produktuekin osatutako saski eder bana eta Bardoetako zapia eskuratu zuten hiru talde finalistek. Irabazleak, gainera, Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian otordu bat egiteko txartela jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button