LITERATURA

Album ilustratuak saritzen dituen Etxepare Sariak deialdia egin du

Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Originalak aurkezteko epea maiatzaren 8an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Lehiaketan parte hartzen duten egileek albumaren maketa aurkeztu beharko dute, hau da, azken bertsioa inprimatuta, bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin. Ez da maketa koadernatu beharrik, nahikoa da maketa modu xume batez jostearekin (grapekin, uztaiekin, espiralarekin e. a.). Horretaz gain, maketaren kopia bat bidali beharko dute: pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean. Kopia pendrive batean entregatuko dute (aholkatzen da fitxategiek ez izatea 20 mega baino gehiago). Albumaren testua ere aurkeztu beharko dute, word formatuan (pendrivean sartu beharko dute). Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira, eta lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu pertsonalekin. Helbide honetara bidaliko dira: Etxepare Saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Lehiaketari lotutako xehetasun guztiak: www.etxeparesaria.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu