BESTELAKOAK

Album Fotografikoak Photomuseum-en

Zarautzeko Photomuseum aretoan Argazki albumak izeneko erakusketa zabaldu da maiatzak 13tik ekainak 8ra bitartean. Erakusketan, argazki-album eder batzuk hurbiltzen zaizkio publikoari. 

Argazkigintzak bere hastapenetatik oso interes handia erakutsi zuen erretratuak ateratzeko orduan. Argazkilari askorentzat erretratua bera helburu bat izango da. André-Adolphe Disdéri argazkilari frantziarra (1819-1890) nabarmentzen da hasieratik teknika horretan. Berak argazki-kamerari objektibo batzuk jarri zizkion, honela tamaina txikiko argazkiak lortu zituen ondoren kartoi gaienean erantsiz. Argazki hauek carte de visite izena hartu zuten.

Argazki-bilduma familiarrak  osatzerakoan agertu ziren albumak. Horrela kontserbazioa bermatzen zuten eta argazkiek errazago ikusteko aukera zegoen. Albumak formatu desberdineko argazkiak edukiko dituzte: Carte de visite, Victoria, Cabinet, Promenade, Boudoir edo Imperial. Askotan album bakoitzaren berezitasuna bere azalean agertzen da, eta zura, metala, larrua, belusa moduko materialak erabiltzen dira.

Gerora, albumak objektu artistiko bihurtu ziren, eta bere erabilera eremu pribatu edo familiarretik haratago joan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button