MUSIKA

Alboka Folk Taldearen 25. urteurrena eta gehiago

Gaur, urtarrilaren 20an, 19:30ean, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan, euskal folkaren talde sendoenetako eta esanguratsuenetakoa den Alboka Folk Taldeak bere biraren despedida ederra egingo du. Taldeak Lurra, ur, haize azken diskoko abestiez gain, aspalditik zuzenean interpretatzen ez dituen aurreko lanetako melodiak ere eskainiko ditu.

Alan Griffin eta Joxan Goikoetxea buru diren taldeak amaiera emango dio 25. urteurrena ospatzeko birari. Kontzertu berezian, Alan Griffinekin (alboka, txirulak eta muxukitarra) eta Joxan Goikoetxearekin (akordeoia) batera, ohiko musikariak arituko dira: Xabi San Sebastian ahotsetan eta gitarrarekin, Juanjo Otxandorena bouzukiarekin, eta Iosune Marin gitarrarekin eta mandolinarekin. Izan ere, bere emanaldietako soinuak euskal erromantze tradizionaletan oinarritutakoak dira, eta beste batzuk asmatu berriak badira ere, musika herrikoia izan da bere soinuen oinarria. Eta horren adibide ederra Lurra, ur, haize bosgarren diskoa da, non dantzen eta antzinako erromantzeen bila abiatuko garen 17 abestiren bidez.

Baina Alboka Folk Taldea “ez da gelditu, eta dagoeneko etorkizunari begira dago, eta buruan hainbat egitasmo ditu. Bitartean, Arriaga Antzokian, taldearen 25. urteurrena ospatzeko birari amaitzeko unea helduko da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu